Euskal zinemaren galak emakume zinegileei begirada berezia eskainiko die

Erabiltzailearen aurpegia Butaka Gorria 2023ko ira. 26a, 11:14

 

Azken urteetan hainbat polemika izan dira emakumeak zinemaren munduan duen rolaren inguruan. Gizarteko beste hainbat arlotan bezala, askotan emakumeen lana ezkutatuta geratu da. Dokumental honek errealitate horri aurre egin nahi dio.

SINOPSIA

2023 09 26 butaka2

Azkenean, emakumeen ahotsa entzuten hasi da zineman. Atzoko eta gaurko emakumezko euskal zinemagileak protagonista ditu eta gaiaren ikuspegi unibertsala erakusten du film honek. Emakumezko hiru urpekarik gidatuko gaituzte beren filmen gaietatik, euren begiradetatik, ametsetatik, aurrera ateratzeko ahaleginengatik eta, batez ere, zinemari eta gizarteari egindako ekarpenetatik. Aitzindariak ezagutu eta zinema-jaialdietan arrakasta izaten ari diren zinemagile beterano eta gazteen lanen bidez egingo dugu bidaia hori.


ZUZENDARIAK

2023 09 26 butaka3
Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia dira dokumental honen zuzendariak. Biak kazetariak eta ikus entzunezkoen munduan eskarmentu handikoak.
Bertha Gaztelumendik zinegile moduan ere badu ibilbidea. Dokumentala izan zen bere lehen filma eta ez bakarra:
• Mariposas en el hierro (2012, Zinemiran estreinatua).
• Volar (2017, Donostian aurkeztua).
• Ez, eskerrik asko. Gladysen leihoa (2019). Dokumentala.
• Nigar franko egingo zuen aitak (2014). Film ertaina.
• Las buenas compañías (2015) film laburra zuzendu zuen Nuria Casalekin batera.
Rosa Zufiak Euskal Telebistan lan egin du erredaktore-editore gisa eta saio kulturalak zuzentzen. 1999tik 2006ra albistegietako zuzendariordea izan zen. Tabakalera kultura garaikidearen nazioarteko zentroaren sorreran ere izan zen, komunikazio-zuzendari gisa (2006-2011). 2022an RTVE-Beste begirada sariaren epaimahaikide izan zen. Arnasa betean, emakume zinegileak Zufiaren lehen filma da.