Euskarak 365 Egun ekimenak iaz izandako arrakasta itzelaren ondoren, aurten ere kalera irtengo gara elgoibartarron euskaltasuna aldarrikatzera. Abenduaren 2an Maalako parkean bilduko gara, 14:00etan, euskaraz bizi nahi dugula esateko, eta bi ezaugarri nagusi izango ditu ekimenak:
- a) Herriko elkarte eta erakundeak izango dira protagonistak.
- b) Jai giroan aldarrikatuko dugu gure euskaltasuna.
Zuen elkartea prest al dago aurtengo ekimenean parte hartzeko?
Elkarte-erakunde bakoitzak 15 minutuko tartea izango du bere euskaltasuna nahi duen moduan azaltzeko. Euskaltasuna sentitzeko eta bizitzeko modu asko dago, eta denak ikusi eta bizitzeko aukera izango dugu abenduaren 2an.
Prest baldin bazaudete, zer ordu da zuentzako egokiena zuen euskaltasuna erakusteko?
365 ekimeneko talde eragileak pertsona bat jarriko du elkarte-erakunde bakoitzak egin dezakeena pentsatzen eta prestatzen laguntzeko. Hala ere, pertsona hori laguntzeko egongo da, eta elkarte-erakunde bakoitzak pentsatu eta erabakiko du zelan plazaratu nahi duen bere euskaltasuna.