Elgoibarko Izarra Kultur Elkartea 1963ko martxoan sortu zuten herriko hiru euskaltzalek: Felix Etxeberriak, Jesus LarraƱagak eta Sabin Osorok. Elkartea hiru lagunek sortu bazuten ere, laster ikusi zen herrian bazegoela horrelako elkarte edo mugimendu baten beharra eta egarria. Izan ere, elkartea sortu eta berehala, 1.400 bazkide bildu ziren proiektuaren inguruan. Gaur egun (2010ean) 600 bazkidek osatzen dugu Elgoibarko Izarra.