Eskertza

Jose Arakistain Arrieta

2025eko irailaren 28an hil zen, 88 urte zituela, etxekoak eta Elisabeth Peralta zaintzalea ondoan zituela. Familiatik eskerrak eman nahi dizkizuegu Mendaroko ospitaleko Etxez Etxeko Ospitalizazio zerbitzukoei emandako arreta bikainagatik eta C.D. Elgoibarri, irailaren 13an Joseri egin zioten omenaldi sentituagatik. Eskerrik asko, era berean maitasun-adierazpenengatik, doluminengatik eta hileta-elizkizunera etortzeagatik. 

Eskerrik asko guztioi, bihotz-bihotzez.

Elgoibarren, 2025eko urriaren 2an

Eskelak

Hildakoen eskelak, urteurrenak eta oroigarriak argitaratzen dira atal honetan. Horietako bat jarri nahi izanez gero, deitu 688 769 657 telefonora edo idatzi barren.publi@elgoibarkoizarra.eus helbidera.