2023ko ekainaren 10an hil zen, 64 urte zituela.
Udaberriko haizeak
oroitzapenak dakarzki
inork ze latza izan zen
ta ze min dugun baleki.
Zu gertu izan zaitunak
ondo baino hobeto daki
zure joana izan zela
bizitzaren amiltoki.
Aita, zaindu gaituzu goxo
eta maitatu emeki,
babestu gaituzu beti
indartsu, gogor, estuki.
Asko maite zaitugula
esan nahi dugu ozenki
ta beti izango zarela
etxekoon babestoki.
Elgoibarren, 2024ko ekainaren 12an