2. Urteurrena

Javi Arnedo Merino

2023ko ekainaren 10ean hil zen, 64 urte zituela. 

 

Beti esaten zenigun
bizitza ederra dela,
itsaso bortitzak ere
bere xarma baduela,
momentu ilunenetan
argitxo bat dagoela
ta oztopoak oztopo
bizi behar genuela.
Zuk irakatsi zenigun
dena ez dela ospela
keinu txikienei ere
maitasuna dariela,
zenbat gogoratzen dugun
zure begirada epela
eta ondotxo dakigu
horrek batzen gaituela.

Etxekoak

Elgoibarren, 2025eko ekainaren 11n

Eskelak

Hildakoen eskelak, urteurrenak eta oroigarriak argitaratzen dira atal honetan. Horietako bat jarri nahi izanez gero, deitu 688 769 657 telefonora edo idatzi barren.publi@elgoibarkoizarra.eus helbidera.