2024ko uztailaren 21ean hil zen, 89 urte zituela. Haren oroimenez I. urteurreneko meza izango da, domekan, uztailaren 27an, 11:00etan, Elgoibarko Bartolome Deunaren eliz-parrokian. Joango zaretenoi, aldez aurretik eskerrak.
Ziarda izan da jaiolekua,
bizipen askon lekuko;
familiaren gordelekua
nola ez dugu maitatuko.
Gehiago ez gara mahai inguruan
zure ondoan bilduko,
baina argi bat izango dugu
gure artean gertuko,
eguzki izpi bat Morkaiko ostean
agertzen zaigun orduko.
Etxekoak
Elgoibarren, 2025eko uztailaren 21ean