Agur, lagun.
Ezustean joan zara,
eta gure bihotzetan hutsune handia utzi duzu.
Bihotz handiko laguna izan zara, mutil ona.
Zure irribarreak eta eskuzabaltasunak
betiko bizi iraungo dute gure oroitzapenetan.
Ostiraletako kafe, zurito eta Beronia partekatzeko uneetan
beti izango zara gure artean, Alain.
Tartean-tartean, topa egingo dugu zugatik.
Maite zaitugu.
PANTALABIOS
Elgoibarren, 2025eko apirilaren 9an