2024ko maiatzaren 5ean hil zen, 82 urte zituela. Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.
Gaztetan txistulari eta dantzaria
herriko karroza gidaria
ofizioz mekanikaria
hitz goxo eta egokiko esataria
senar, aita eta aitxitxa maitagarria
zure begi urdinen distira betirako itzalia
lurrak goxo har zaitzala
Trinitateko amari gure eskaria
Etxekoak
Mendaron, 2024ko maiatzaren 8an