2015eko behin-betiko aurrekontua 15.320.512 eurokoa izan zen azkenean. Aktibo finantzarioen igoerak ekarri zuen iazko aurrekontuaren sarreren igoera handiena. Izan ere, Elgoibarko Udalak gerakina (aurreztutakoa) erabili zuen hainbat inbertsio egin ahal izateko. Elgoibarko Udalak ez du 2016ko ekitaldi honetarako aparteko inbertsio handirik aurreikusi. Era guztietara, 200.000 euro bideratuko ditu Aita Agirreko eraikina berritzeko proiektuarentzat. Aurten erredaktatuko den proiektu horrek datozen urteotako aurrekontuetan eragin handia izango du. Lanak datorren urtean esleitzea espero da. Lehen aurreikuspenen arabera, 2,8 milioi euroko kostua izango du eraikina berritzeak.
•1,6 milioi euroko inbertsioak
2016ko aurrekontuan 1,6 milioi euroko inbertsioak aurreikusi ditu Udal-Gobernuak (1.929.263,5 euro bideratu zituzten iaz). Udal Gobernuak jakinarazi duenez, 2016rako prestatu duten aurrekontuak 1.122.000 euroko aurrezkia sortu du, sarrera eta gastu arrunten arteko diferentzia. "Aurrezki honek inbertsioetara edo aurrezkira bideratzeko ahalmen zabala emango digu". Hona hemen inbertsio aipagarrienak:
- Landa lurretan lanak egiteko 200.000 euro bideratuko ditu Udalak.
- Olasoko pasarela ordaintzeko 300.000 euro. Ziziliongo aparkaleku publikoaren ondoan dagoen pasabidea berrituko dute eta igogailu bat jarri, Sigma auzo parean iaz egin zuten moduan.
- Mintxeta kirolgunean lokalak egokitzeko 65.000 euro. Lagun Taldea txirrindulari taldeak Aita Agirre eraikina laga eta Mintxetan izango du bulegoalokala egokitu ostean.
- Olaizaga kiroldegiko jarlekuak berritzeko 100.000 euro.
- Gaztetxea egokitzeko lanetarako 50.000 euro.
- Trenbide Kalea egokitzeko 170.000 euro.
- Hiri-altzarientzako 50.000 euro
- Industria poligonoetarako 80.000 euro.
- Sigma eta Altzola auzoetan egingo dituzten inbertsoetarako 100.000 euro.
- Emugi zerbitzurako auto berriak erosteko 50.000 euro.
- Haurreskolako terraza konpontzeko 40.000 euro.
- Parkeak eta lorategiak txukuntzeko 56.000 euro.
- Hiri altzariak erosteko 50.000 euro.
- Mugiezinetan konponketak egiteko 120.000 euro.
- Kaleen konponketa eta hirigintzarako 75.000 euro.
• Elgoibarko Udal aurrekontuak, urtez urte
2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 |
16.861.269€ | 14.340.734€ | 13.477.135€ | 12.714.216€ | 12.553.391€ | 12.889.304€ | 13.682.562€ | 13.999.822 |
•40.000 euro gehiago Udal Kirol Patronatuarentzat
Elgoibarko Udalaren kargura dagoen erakunde autonomoa da Udal Kirol Patronatua, eta aurten Udaletik 490.000 euroko transferentzia jasoko du, aurreko urtean baino %8,89 gehiago. 40.000 euroko hazkunde hori bi helburutara zuzenduko dela azaldu du Udal Gobernuak. Batetik, IMHko kantxa berriaren mantenimendu gastuetarako (30.000 euro) eta Mintxeta Atletismo Taldeari 10.000 euroko ekarpen osagarri bat emango zaio Juan Mugertza nazioarteko krosa finantzatzeko. Udak Kirol Patronatuaren aurrekontua 1.170.800 eurokoa da.
San Lazaro egoitzan likidazio urtea
Bigarren erakunde autonomoari dagokionez, aurtengo aurrekontua aurreko urtekoaren %11koa bakarrik izango da San Lazaro egoitzan. Aurten 159.280 eurokoa izango da aurrekontua; eta iaz 1.430.600 eurokoa. San Lazaro egoitzak ibilbide berria hasiko du Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapean eta "likidazio urtea" izango da. Hurrengo hilabeteetan bi erakundeek, Aldundiak eta Elgoibarko Udalak, kontuak banatuko dituzte.
∞Lotura duten albisteak:
-
Elgoibarko udal aurrekontua iaz baino %6 handiagoa izango da (2015-01-22)
- 2014ko Elgoibarko Udal aurrekontua 12,8 milioi eurokoa izango da (2013-11-29)
- Elgoibarko udalak 12.553.991 euroko aurrekontua onartu du 2013rako (2013-01-25)
- 12,7 milioi euroko aurrekontua onartu du Udalak 2012rako, aurrekoa baino %5 txikiagoa (2012-01-27)
- 2008an baino %1,5 txikiagoa izango da aurten Udalaren aurrekontua (2009-01-08)
- Udal talde guztien babesarekin onartu du 17 milioi euroko aurrekontua Udalak (2008-02-01)
- Iaz baino 1.341.561 euro gehiagoko aurrekontua onartu du Udalak (2007-02-08)