Ane Beitia alkateak, Atsegin Uzuriaga Ogasun zinegotziak eta Ariana Nogales Pertsonaleko zinegotziak aurkeztu dute aurrekontu proposamena, eta esan dute helburua dela herritarren ongizatea bermatzea eta bizi kalitatea hobetzea, eta herri aurreratua eraikitzen jarraitzea, bai alor sozialean, ekonomikoan zein jasangarrian. Era berean esan dute “zuhurtziaz baina anbizioz” erantzun diotela Covid-19aren pandemia osteko berraktibazio garaiari. Covid-19ak elgoibartarrengan eragin zuzena izan duela uste dute, baina une zailenak atzean utzita, errekuperazio garai batean gaudela diote, eta Udaletik programa, zerbitzu eta mekanismoak jarriko dituztela martxan esan dute, inor atzean geratu ez dadin.
• Gizarte ongizatea, %49 gora
Aurrekontuaren %28 Gizarte Ongizate Sailera bideratzea proposatu dute, 5.100.000 euro. Gizarte zerbitzuetako partida 1.724.552,02 eurokoa izango litzateke, iaz baino %49 handiagoa (1.163.300 euro 2021ean). Nabarmentzekoak dira elkarteei bideratutako diru-laguntzetan ematen den igoera, 20.000 eurotik 23.000 eurora; Etxez etxeko laguntza zerbitzura bideratutako dirua %63 hazi da, 190.000 eurotik 310.000ra igaroz; Eguneko Zentrora 50.000 euro gehiago bideratuko ditu Udalak, guztira 350.000€; Gizarte larrialdietarako laguntzetan 200.000€; pertsona nagusiei loturiko programetarako 78.000€, 10.000€ gehiago; eta bazterkeria egoerei loturiko programetara 21.000 euro gehiago, 194.000 euro guztira. Osasun programak ere %30 hazi dira, 27.000€tik 35.000 eurora. Berdintasun sailaren aurrekontua ia hirukoiztea proposatzen dute, 2021eko 45.000 eurotik 126.000 eurora 2022an. Berdintasuna bultzatzeko ekintzak eta jardunaldian antolatzera bideratuko dute zati handiena, guztira 45.000 euro.
Era berean, Udal Gobernuak apustu berezia egingo duela iragarri dute kultura suspertu eta kaleak berriz ere kolorez eta doinuz betetzeko. Kultura Sailaren aurrekontuak %5 egingo du gora, 50.000 euro gehiago, alegia, guztira 564.751 euro. Nabarmendu dute auzoetako jaien partida hirukoiztu egingo dutela, 19.500 eurora. Hezkuntzan eta Euskara arloetan ere esfortzu berezia egingo du Udalak eta bi esparruen partidak %13 hazi dira. Gazterian %7ko igoera, Ludoteka berria kontuan hartu gabe.
Hezkuntza eta Euskarari dagokionean ahalegin berezia egingo dutela adierazi dute, eta bi esparruen partidak %13 handitzeko proposamena egin dute. Gazterian %7ko igoera aurreikusi dute, Ludoteka berria kontuan hartu gabe.
Udalaren estrukturari erreparatuz, honela banatzen da aurrekontua:
- 6.268.088,28€ Herritartasuna atalera: sustapen ekonomikoa, bizikidetza, parte-hartzea, Lagunkoia eta obra ugari (herri eskolako instalazio elektrikoa, ludoteka, eta aldagelak).
- 6.855.296,53€ Lurralde atalera: Hirigintza eta lan guztiak herritartasuneko obrak kenduta.
- 4.559.980,76€ Antolakuntza: udal sailak.
• INBERTSIOAK
Inbertsioetara ia 2.300.000 euro bideratzea proposatu dute. Honakoak dira aurreikusi dituzten inbertsio nagusiak:
- Errotaberriko igogailua: 560.000,00€
- Ludoteka berria- 260.000,00€
- Sigma auzoa, Estartako etxeen irisgarritasuna: 255.000,00€
- Parte-hartzea: 220.000,00€
- Mugiezinetan konponketak: 100.000,00€
- Herri antzokiko kamerinoak: 65.000,00€
- Urazandi auzoko irteera: 25.000,00€
- Plaka fotoboltaikoen ezarpena udal eraikinetan: 60.000,00€
- Kaleen konponketak irisgarriago egiteko: 250.000,00€
- Altzolako heldulekuak eta hiri altzariak: 25.000,00€
- Hiri-altzariak erostea: 105.000,00€
- Jolas parkeak: 100.000,00€
- Txakurrentzako parkeak: 15.000,00€
- Kalistenia parkea: 25.000,00€
- Ekipamendu egokitua erostea: 3.000,00€
- Gizarte zerbitzuen zorroa: 40.000,00€
- Herri eskolako instalazio elektrikoa:- 45.000,00€
- Magnet zientzi espazioa sortu: 15.000,00€
- Teknologia berriak: 3.000,00€
- Liburutegirako liburuen erosketa: 15.000,00€
- Bilduma dokumentazioa: 1.200,00€
- Landareetan lanak egiteagatik: 18.000,00€
- Bulego ekipoak: 5.000,00€
- Informazio-prozesuetarako:15.000,00€