2019ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesua bigarren fasera ailegatu da, eta fase honetarako aukeratu dituzten hamalau proiektuak aurkeztu dizkie Udalak herritarrei. Horietatik gogokoen dituzten lau proiektuak zein diren hautatu beharko dituzte herritarrek, otsailaren 3tik 16ra bitartean. Izan ere, 200.000 euroko partida gorde zuen Udalak aurrekontuetan, partaidetza bidezko aurrekontuetako proiektu bozkatuenak gauzatzeko. Elgoibarren erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrek hartu dezakete parte. Beharrezkoa izango da datu pertsonalak ermatea, pertsona bakoitzak behin bakarrik parte hartzen duela bermatzeko. Honako hauek dira hamalau proiektuak, eta bakoitza gauzatzeko aurreikusten den aurrekontua:
- Industrialdeetara iristeko oinezkoentzako bideak egokitzea / Albitzurira joateko oinezkoentzako sareera egokia egitea 50.000 euro
- Azkue (San Roke) auzorako irisgarritasuna hobetzea "Karakoleko" zubia konponduz 35.000 euro
- Meliton eta San Pedroko etxeen arteko ezpaloiak berritzea 45.000 euro
- Txiki-txoko bat sortzea. 0-5 urteko umeentzako 50.000 euro
- Umeen parkeetan hobekuntzak egitea 50.000 euro
- Ikastolaren alboan umeentzako parkea egitea 50.000 euro
- Txakurrak egoteko eta jolasteko toki bat egitea 25.000 euro
- Calistenia edo workout (aire librean kirola egiteko parkea) parkeak sortzea 15.000 euro
- Adinekontzako parke gehiago jartzea 15.000 euro
- Aizkorri eta Urazandi arteko bidearen azken zatia berritzea 40.000 euro
- Eskelentzako panelak jartzea 10.000 euro
- Neguko parkea egitea Urazandin, Herri Eskolako eskolaurrearen estalpea aprobetxatuz eta handituz 50.000 euro
- Hilerrian kolunbarioa egitea 50.000 euro
- Lekueder eta eliza arteko galtzada-harriak kendu eta zoladura aldatzea 45.000 euro
• Parte hartzeko moduak
Proiektu gogokoenak online aukeratzeko modua izango da www.elgoibar.eus webgunean sartuta. Aurrez aurre botoak eman ahal izateko, formulario bat bete eta hurrengo tokietan kokatuko dituzten kutxatiletan laga behar da:
- Aita Agirre Kulturguneko sarreran
- Jubilatuen Biltokian
- Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ)
- Olaizaga Kiroldegian
Era berean, Kalegoen plazan ipiniko dituzten karpetan ere eman ahal izango dira botoak. Otsailaren 6an eta 7an ipiniko dituzte (11:00-13:30 eta 16:00-18:30). Informazio gehiago behar duenak edo egitasmo honen inguruko xehetasun gerhiago jaso nahi dutenek otsailaren 4rako antolatu duten hitzaldian izango dute horretarako aukera. 19:00etan izango da, Aita Agirre Kulturguneko areto nagusian.
∞Lotura duten albisteak:
-
Argiteria ipini dute Urazandi eta Aizkorri lotzen dituen oinezkoentzako bidean (2020-01-07)
- Hasi dituzte Bolatokiko parkea eraberritzeko lanak (2019-09-20)
-
Urazandi eta Aizkorri arteko bidexka berrurbanizatzeko lanak hasi dituzte (2019-01-15)
- 18,2 milioi euroko aurrekontua izango du Elgoibarko Udalak 2019an, aurtengoa baino %3 handiagoa (2018-12-21)
-
Aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan boto gehien jaso zuten hiru proiektuak gauzatuko ditu Udalak (2018-09-10)
- EHBilduren ustez Udalak abiatu duen partaidetza bidezko aurrekontuen proiektuak ez ditu gutxieneko baldintzak betetzen (2018-06-21)
- Elgoibarko Udalak 200.000 euro bideratuko ditu aurrekontu parte hartzaileetara (2018-06-20)