Elgoibarko Udalak 18,79 milioi euroko aurrekontua izango du datorren urtean, iazkoa baino %3 handiagoa, hain zuzen ere. Inbertsioen atalera 4,38 milioi euro bideratuko dituzte, aurreko urtean baino %4,92 gehiago. Berrikuntzen artean, herriko merkataritza sustatzeko 30.000 euroko partida aurreikusi dute, Berdintasun Sailaren aurrekontua %16 handitu da, eta Urazandiko obrak iraun bitartean auzotarrentzako autobus zerbitzua jarriko dute.
Gastu eta inbertsio nagusiak, sailka
Gobernu taldearen arabera, aurrekontua udalerriaren etorkizunerako erronka nagusienak biltzen dituen dokumentua da. Erronka horiei hiru arlo nagusitan banatuta emango die erantzuna Udalak: Herritartasuna, Antolaketa eta Lurraldetasuna. Ikus ditzagun arlo bakoitzeko diru partida nagusienak:
♦ LURRALDETASUNA
Inbertsio nagusiak
- Igerileku berriak 2.300.000
- Urazandi auzorako igogailuak 660.000
- Herriko kaleen mantentze lanak 350.000
- Igerileku berritik Mekarako igogailua 300.000
- Parte-hartze bidezko proiektuak 200.00
Diru-laguntzak
- Fatxadak konpontzeko 75.000
- Gazteek etxebizitzak alokatzeko 50.000
- Merkataritza sustatzeko 30.000
Mugikortasuna
75.000 euro bideratuko dira bi proiektu gauzatzeko:
- Urazandiko auzotarrentzako autobus zerbitzua obrak iraun artean. Pedro Mugurutzan eta Erretxindin ere egingo ditu geldialdiak.
- Mugi txartelarekin bonifikazioak Sigma eta Altzolako auzotarrentzat.
♦ HERRITARTASUNA
- Euskararen erabilera sustatzeko planak 45.000
- Elgoibarko Izarra 130.000
- Haur eta nerabeen aisia eskaintza hobetzeko diagnosia 18.000
- Gazteen partaidetza eta Udalarekiko harremana hobetzeko ekintzak 45.000
- Berdintasuna 78.000
- Herriko Antzokiko aldagelak eta bukle magnetikoa 55.000
- Kirol Patronatuarentzako transferentzia 640.000
- Gizarte Zerbitzuen zorroa indartzea
- Adikzioen II. plana
♦ ANTOLAKUNTZA
- Partaidetza eta parte hartzeko formazioa 225.000
- Webgunea berritzea 15.000
- Bizikidetza 25.000
- Aurrekontuak ulergarriagoak egiteko aldaketak
- Lagunkoia proiektua indartuko da
∞ Lotura duten albisteak:
- 18,2 milioi euroko aurrekontua izango du Elgoibarko Udalak 2019an, aurtengoa baino %3 handiagoa (2018-12-21)
-
17,7 milioi euroko aurrekontua izango du Elgoibarko Udalak 2018an, aurtengoa baino bi milioi euro gehiago (2017-12-21)
-
Elgoibarko Udalak 15,5 milioi euro inguruko aurrekontua onartu du 2017rako (2017-01-27)
- 14 milioi euroko aurrekontua izango du Elgoibarko Udalak 2016 urterako (2016-02-26)
-
Elgoibarko udal aurrekontua iaz baino %6 handiagoa izango da (2015-01-22)
- 2014ko Elgoibarko Udal aurrekontua 12,8 milioi eurokoa izango da (2013-11-29)
- Elgoibarko udalak 12.553.991 euroko aurrekontua onartu du 2013rako (2013-01-25)
- 12,7 milioi euroko aurrekontua onartu du Udalak 2012rako, aurrekoa baino %5 txikiagoa (2012-01-27)
- 2008an baino %1,5 txikiagoa izango da aurten Udalaren aurrekontua (2009-01-08)
- Udal talde guztien babesarekin onartu du 17 milioi euroko aurrekontua Udalak (2008-02-01)
- Iaz baino 1.341.561 euro gehiagoko aurrekontua onartu du Udalak (2007-02-08)