Maialen Gurrutxaga izendatu dute Elgoibarko alkate

Barren.eus 2023ko eka. 17a, 11:29

Elgoibarka Udalbatza berria osatzeko bilkura egin dute gaur eguerdian, eta bertan, EAJ alderdiko Maialen Gurrutxaga aukeratu dute alkate. Zortzi boto jaso ditu Gurrutxagak, zazpi Aitziber Aranberrik eta bi boto zuri egon dira. Elgoibartarrekiko konpromisoa hartuko duela nabarmendu du alkate berriak, eta eskerrak eman dizkie bera hor egotea ahalbidetu duten guztiei, hunkituta. 

 11:00etan puntuan iritsi dira politikariak Udalera, Udal Txistulari Bandak lagunduta. Udalbatza osatzeko adineko mahaia osatu dute, zinegotzi nagusienak eta gazteenak. Kasu honetan Jorge Hernando eta Aitor Iriondo izan dira. Politikari guztiek legedia beteko dutela zin egin ostean egin dute alkatea aukeratzeko bozketa. EH Bilduko Aitziber Aranberri eta EAJko Maialen Gurrutxaga ziren hautagaiak, PSE-EEko Ariana Nogalesek bere hautagaitza erretiratu egin duelako. 17 boto zenbatu dituzte: 8 jaso ditu Maialen Gurrutxagak, 7 Aitziber Aranberrik eta bi boto zuri egon dira. Honenbestez, Maialen Gurrutxaga izango da demokraziako bederatzigarren alkatea Elgoibarren. 

Maialen Gurrutxagak eskerrak eman dizkie maiatzaren 28an bozkatzera joan ziren herritar guztiei, eta baita EAJ bozkatu zutenei ere. Herritarrei, alderdiei eta bere senideei eman dizkie eskerrak, bera gaur alkate izendatzea ahalbidetu dutelako. Hunkituta, urduri eta pozik agertu da alkate berria, lanerako gogotsu, herritarrak erdigunean jarriz, elgoibartarrekiko konpromisoa izango dela bere gida-orria adierazi du. Entzuteko eta eztabaidatzeko prest dagoela esan die oposizioko alderdiei, eztabaida eraikitzailean sinisten duela, eta bere bulegoko ateak zabalik egongo direla gaineratu du, proposamenak zein kritikak entzuteko, bere ustez hori delako ikasteko eta aurrera egiteko modurik eraginkorrena. 

 

2023 06 17 maialen alkate2

2023 06 17 Maialen familia

2023 06 17 publikoa udalean

2023 06 17 udal korporazioa

2023 06 17 alkateak

 

∞Lotura duten albisteak: