BIDEOA: Enetz Ezenarroren balorazioa

Barren.eus 2023ko mai. 29a, 07:23

Mendaron hauteskundeak irabazi dituen eta alkatetza lortu duen EHBilduko alkategai Enetz Ezenarrok emaitzen inguruko lehen balorazioa egin zuen atzo gauean, alderdikideen ea herritarren zorionak plazan jaso ostean.

EH Bilduk gehiengo osoa lortu du Mendaron, 446 botorekin bost zinegotzi eskuratuta, eta Enetz Ezenarro izango da datorren lau urteetarako alkate. EAJk baino 66 boto gehiago eskuratu ditu EH Bilduk. EAJ izan da bigarren alderdi bozkatuena, 380 botorekin, eta lau zinegotzi izango ditu. PSE-EEk zeukan zinegotzi bakarra galdu du, 77 boto eskuratuta.

∞Lotura duten albisteak: