Hala erabaki dute alderdi moreak egin duen primarioen prozesuan. Evaristo Rodriguez Elgoibarko Udaleko zinegotzi aukeratu zuten 2019ko udal hauteskundeetan, herriko 342 bizilagunen babesa jaso ondoren (botoen % 5,87). "Elgoibar hobeago baten alde" eta Udal "gardenago eta parte-hartzaileago" bat izatearen alde egingo duela agindu du.