Batasuneko, Euskal Herriko Alderdi Komunistako (EHAK) eta Eusko Abertzale Ekintzako (ANV) 35 auzipetuek akusazioak onartu dituzte, aitortuz legeriaren aurka jardun zutela. Halaber, "indarkeriazko jarduera ororen" aurkako konpromisoa azaldu dute, eta espero dute aitortza horrek biktimen oinazearen "erreparaziorako" balio izatea. Bestalde, AVTk eta Dignidad y Justiciak onartu dute aitortza horren ondorioz zigorrak murriztea; urte eta erdi eta bi urte bitarteko espetxe zigorrak ezarri dizkiete guztiei, eta, beraz, auzipetu bat ere ez da espetxera joango. Halaber, aitortu dute bost urtez luzatu dela auzia, auzipetuen borondatearen kontrara. (*iturria: berria.eus)
Auzipetu guztien izenean Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak hartu du hitza epaitegitik irtetean. Hona eitb.eus-ek bideoan jaso dituen adierazpenak:
Lotura duten albisteak: