Javier Otero Herrojo izango da PP alderdiaren alkategaia Elgoibarren

Barren.eus 2019ko api. 24a, 15:03

Javier Otero Herrojo (Donostia, 1985) proposatuko du Alderdi Popularrak Elgoibarko alkate izateko. Ingeniaritza ikasketak egindakoa da Donostian, eta duela lau urteko Udal eta Foru Hauteskundeetan Arrasateko alkate izateko aurkeztu zuten.

Gipuzkoako Boletin Ofizialean argitaratu dira alderdi guztien zerrendak, eta hantxe jaso ditugu gainerako zerrendakideen izenak. Honako hauek osatzen dute PP alderdiaren Elgoibarko zerrenda: Maria Antonia Carmena Arrondo, Antonio Jesus Ortiz Benavente, Alfonso Serrano Sanchez-Capuchino, Laura De Miguel Ramirez, Francisco Javier Perez de Hita, Ana De La Cruz Herrera, Carmen Moreno Rodas, Agustin Calvo Esteban, Antonio Bautista Vilela, Maria Carmen Alonso Gamazo, Rafael Castillo Justo, Jose Luis Nuevo Lomillo, Felisa Davila Sanchez, Ignacio Belmonte Rincon, Montserrat Perez Lopez, Tomas Agrelo Ferrer eta Maria del Carmen Diaz De Bustamente (azkena, ordezkoa)