Evaristo Rodriguez 1966ko martxoaren 17an jaioa da, Zamoran. Maisutza industriala egin zuen gero Elgoibarko Meka ikastetxean eta bi umeren aita da. Lana, familia-ardurak, eta politikagintza espeleologiarako afizioarekin uztartzen ditu eta dio “politika neoliberalen” kontra egiteko aurkeztuko dela alkatetzara Ahal Dugu-Podemosetik. “Horrenbeste min egin diguten eta egiten diguten politika neoliberalen kontra egiteko sartu nintzen politikagintzan. Uste dut Podemos dela herritarrok geure burua defendatzeko eta korrupzioaren kontra egiteko alternatiba bakarra”.
Udalak herritarrentzako tresna baliagarriak izan daitezen lan egin behar dela dio. "Instituzioak publiko egin behar ditugu, baina erabat publikoak eta gardenak izan behar dira, eta parte hartzea bultzatzen dutenak, herritar guztiok lekua izan dezagun. Horixe izan zen hasieratik Elgoibarren zirkulu bat osatzeko izan nuen helburua. Pauso bat harago eman eta gure Udalean sartzeko unea dela uste dut".
Elgoibarko Ahal Dugu-Podemosen alkatetatzarako hautagaia izango da Evaristo Rodriguez.