Errumania, Mexiko eta Euskal Herriko musiken, dantzen eta kulturen topagune izan da Maala

Barren.eus 2023ko uzt. 22a, 14:00

Haritz dantza taldeak 50 urte bete ditu aurten, eta urteotan Nazioarteko Folklore Jaialdia izan da urteko dantza saio garrantzitsuenetariko bat. 36. ekitaldia izan dena egin zuten bariku gauean, eta Errumaniako eta Mexikoko taldeak ikusteko aukera izan zuten Maalan batutakoek.

Haritz dantza taldeko partaide guztientzat urte oso berezia izaten ari dela gogora ekarri zuen aurkezle lanak egin zituen Garazi Ayestak, dagoeneko 50 urte bete direlako taldea sortu zenetik. "Era berean, jaialdia ere berezia da 50 urteko historia luze honetan oholtza gainean eta atzean egon dien guztientzat", esan zuen.

Ohi duten moduan, Haritz taldekoak izan ziren jendaurrera irteten lehenak. Urtero pazko-igandez antzezten diren Luzaideko inauteria dantza koloretsu eta alaiak taularatu zituzten. Errumaniako Doina Timisului taldekoak igo ziren gero oholtzara eta horien ostean, Mexikoko Viva Chihuahua taldekoak. Haritzekoek eman zioten amaiera jaialdiari, erromeria giroko musika eta dantzekin.

 

2023 07 21 folklore jaialdia elgoibar errumania Doina Timisului BARREN

2023 07 21 folklore jaialdia elgoibar mexiko Viva Chihuahua 1 BARREN

2023 07 21 folklore jaialdia elgoibar haritz BARREN

 

 

∞Lotura duten albisteak: