"Oso pozik gaude. Musikariak oholtzan oso gustura aritu ziren, eta ikusleek ere izugarri gozatu zuten. Jaso ditugun komentario guztiak positiboak izan dira", adierazi du Gorka Mujika bandako zuzendariak. Aurtengoa gainditzen ez dute lan erraza izango: "Maila oso goian jarri dugu, eta urtero zerbait berria asmatzea ez da erraza, baina datorren urterako ere asmatuko dugu zerbait". Freddie Mercuryk berak abestu zuen bezala, ez dadila etenik egon eta ikuskizunak jarrai dezala.
Bandak bakarrik jo zituen lehen bi abestiak, eta horien ostean igo zen eszenatoki gainera Jon Gurrutxaga, txalo artean. Queen taldearen abestiak Gurrutxagaren ahotsean entzuteko irrikaz zeuden Maalan batutako herritarrak, eta gogotik gozatu zuten. Patxi Zabaleta (gitarra), Andoni Mujika (baxua) eta Silvia Hernandez (pianoa) izan ziren gainerako musikari gonbidatuak, eta bandako kideekin batera gauari ukitu magikoa eman zioten. Maalan batutakoek puskatean gogoan izango dute han bizitakoa.
Bata bestearen atzetik etorri ziren banda britaniarraren abestirik ezagunenak: 'I Wanted all', 'Under pressure', 'Who wants to live forever', 'Bohemian Rhapsody', 'Another One Bites the Dust', 'Somebody to love', 'Show must go on', 'We will rock you', 'Radio gaga', 'We are the champions', 'I want to break free'...