Pantaila batean erakutsi zituzten egitasmo horren barruan orain arte egin dituzten ekintzetako irudiak eta esku-orriak ere banatu zituzten.
Guztira, hamasei proiektu aurkeztu zituzten Beran, Euskal Herri osotik joandako eragileek. Errealitate eta hutsune edota behar zehatzei erantzuteko sortutako proiektuak ziren hamaseiak, baina aldi berean, esportagarriak eta moldagarriak izateko bokazioa zutenak, eta horrexegatik eraman zituzten azokara ere. Besteak beste honako proiektuak ezagutzeko aukera izan zuten azokara batutakoek: nazioarteko hizkuntza gutxituen gazte aktibisten saretzea eta Bortzirietako eskualdetze esperientzia; herrigintza euskaratik ahalbideratzen duten proiektuak; eremu digitalera begirako egitasmo ezberdinak eta aisialdiarekin zein hezkuntzarekin lotutako tresna eta baliabide berritzaileak eskaintzen dituztenak.
Hauek izan ziren Beran aurkeztu zituzten proiektuak:
Proiektua | Elkartea | Eragin herria edo lurraldea |
Mintzalasai euskaraz! | Mintzalasai elkartea | Baiona, Angelu eta Miarritze (Lapurdi) |
Euskara(z) plazara! | Plazara kooperatiba | Ipar Euskal Herriko kideak |
Kirola Euskara Ahoan | Kirola Euskara Ahoan | Ortzaize (Nafarroa Beherea) |
Gookapi | Gookapi elkartea | Durango (Bizkaia) |
Pulunpa (e)ta Xin | Pulunpa (e)ta Xin | Usurbil (Gipuzkoa) |
Euskararen kriseilua | Euskaltzaleen Topagunea | Euskal Herria |
HIGA Topaketak | HIGA elkartea | Euskal Herria |
Ulerlagun pilotakea | Euskaltzaleen Topagunea | Donostia, Aretxabaleta (Gipuzkoa), eta Erandio (Bizkaia) |
Euskara Maitea | Euskara Maitea | Ondarroa (Bizkaia) |
Borborraldia | Bor-bor Bortzirietako Euskaltzaleen Mugimendua | Bortziriak (Nafarroa) |
Odola ematen bizi eman | Lau Haizetara | Orereta (Gipuzkoa) |
Gure natura ezagutuz | Baso Bizia elkartea, Morkaiko mendizaleen elkartea eta Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Saila | Elgoibar (Gipuzkoa) |
Paperjale | Abaraska Taldea | Euskal Herria |
Pantailak Euskaraz | Pantailak Euskaraz | Euskal Herria |
Izaskun Arrue Kulturgunea | Lazarraga elkartea | Gasteiz (Araba) |