Jon Gurrutxaga kazetari eta abeslari elgoibartarrak egin zion elkarrizketa Gorosabeli. Taldearen Alarma disko berria, eta taldearen ibilbidea izan zituzten hizpide, eta tarte horretan, Elgoibarko jaietan Elgoibarren joko dutela aurreratu zuen eibartarrak. Pozik hartu zuten albistea bertaratutakoek. Ikusleen galderak erantzun ondoren, hainbat kanta abestu zituen Gorosabelek modu akustikoan, eta ekitaldiari amaiera emateko Jon Zabala, Jon Gurrutxaga eta Patxi Zabaleta gonbidatu zituen oholtzara (beheko argazkian). Hiru abesti kantatu zituzten elkarrekin, eta 'Jo ta ke' abestiarekin amaitu zen ekitaldia.
Argazkiak: Elgoibarko Musikarien Elkartea.