Musika eta poesia errezitaldiekin ospatu dute Poesiaren Eguna Pitxintxun

Barren.eus 2023ko mar. 22a, 11:10

Munduko Poesiaren Eguna izan zen atzo, martxoak 21, eta Elgoibarren ere ospatu zuten. Poesia errezitaldia eta musika uztartu zituen 'Poesia Zeu zara!' saioa egin zuten Pitxintxun.

Elgoibarko bizilaguna den Maite Lopez las Heras poeta azkoitiarrak hainbat poema irakurri zituen, berak itzuliak eta sortuak batzuk, eta jendaurrean errezitatzeko aproposak iruditu zitzaizkionak beste batzuek. Maddi Arrietak eta Asier Arzamendik girotu zuten saioa musikarekin, eta Alex Roldan elgoibartar gazteak ere errezitatu zituen poemak. Txiki gelditu zen Pitxintxu denda bertaratu ziren poesia zale guztiak hartzeko.

Unescok 1999an izendatu zuen Munduko Poesiaren Eguna, poesia irakurri, idatzi, argitaratu eta irakatsi asmo duten egitasmoak sustatu nahian, eta "munduko, nazioetako eta erregioetako poesia mugimenduei aitorpena egiteko".

2023 03 21 poesiarewn eguna poesia zeuzara maite lopez lasheras 1H pitxintxu elgoibar BARREN

2023 03 21 poesiarewn eguna poesia zeuzara maite lopez lasheras 2 pitxintxu elgoibar BARREN

2023 03 21 poesiarewn eguna poesia zeuzara panoramikoa pitxintxu elgoibar BARREN

2023 03 21 poesiarewn eguna poesia zeuzara maite lopez lasheras b1 pitxintxu elgoibar BARREN

2023 03 21 poesiarewn eguna poesia zeuzara maite alex roldan pitxintxu elgoibar BARREN

2023 03 21 poesiaren eguna poesia zeuzara alexroldan pitxintxu elgoibar BARREN

2023 03 21 poesiaren eguna poesia zeuzara maite izaskun pitxintxu elgoibar BARREN