8 eta 18 urte bitarteko haur eta nerabeek hartu dezakete parte. Gaia librea izango da, baina euskaraz idatzitakoa, jatorrizkoa, aurrez saritu gabea eta argitaratu gabea. Lanak A4 neurrian, orriaren alde batetik idatzita eta ordenagailuz aurkeztu beharko dira, (LH3 eta LH4 mailetan idazlanak eskuz aurkezteko aukera dago). Elgoibarko ikasleek ikastetxean bertan entregatu beharko dituzte idazlanak (hiru kopia), eta Elgoibartik kanpora ikasten ari direnek, berriz, zuzenean entregatu beharko dituzte lanak Herritarren Arreta Zerbitzuan (Santa Ana kalea, 2), goizez, 07:30etik 15:30era.
Martxoaren 10a izango da parte hartzeko azken eguna. Sari bezala, 50 eta 120 eurora arteko bonuak banatuko dituzte, herriko dendetan erabiltzeko. Informazio gehiago: euskara@elgoibar.eus / 943 744 366.
Iaz, 171 lan aurkeztu zituzten lehiaketara, eta horietatik 27 idazlan saritu zituen Jasone Osorok, Jon Eugik eta Iñigo Otañok osaturiko epaimahaiak.
∞Lotura duten albisteak:
- Banatu dituzte idazlan lehiaketako sariak (2022-05-12)
- 212 lan aurkeztu dituzte Elgoibarko Idazlan lehiaketara eta inoizko partaidetzarik handiena izan da aurtengoa (2021-04-21)
- Idazlan lehiaketan saritutako 28 neska-mutilek jaso dute saria, hiru txandatan banatuta (2020-06-17)
- 165 lan aurkeztu dituzte Elgoibarko II. idazlan lehiaketara, eta horietatik 25 lan saritu dituzte (2019-04-10)
- I. Idazlehiaketan oso maila ona egon da epaimahaikoen ustez (2018-05-30)