Haritz Euskal Dantzari Taldeak 50 urte beteko ditu aurten, eta urte osorako egitaraua prestatu dute. Lehenengo ekintza martxan dute dagoeneko: 'Herri bat dantzan' marrazki lehiaketa.
Hiru mailatan bereiztu dute lehiaketa: LH1-2-3; LH4-5-6; DBH. Maila bakoitzean Txankakuako dendetan gastatzeko 100 euroko bi bono banatuko dituzte. Otsailaren 10a izango da lanak entregatzeko azken eguna eta otsailaren 18an, eguerdiko 12:15ean, banatuko dituzte sariak Kalegoen Plazan, Inguma taldearen kale-erromeria hasi baino 15 minutu lehenago.