Euskal Herriko Filatelia Federazioak urteko lehen batzarra egin du gaur goizean Elgoibarren, eta ondoren, zigilu erakusketako itxiera ekitaldia egin dute Altzolatarren Dorretxea Filatelia Elkarteko kideek. Euskal Herriko eta Espainiako hainbat probintziatik etorritako bildumagileen zigiluei esker osatu dute aurten ere erakusketa, eta banan-banan eman dizkiete guztiei eskerrak. Udaleko agintariei eta Correos posta bulegoko zuzendariarentzat ere esker ona erakutsi dute, eta azkenik, omenaldi xumea jaso du aurten 50 urte bete dituen Morkaiko-Leizarpe Espeleologia taldeak. Angel Mari Tobajasek jaso du oparia, baina han izan dira baita ere Evaristo Rodriguez eta Javier Vargas taldeko kideak. Espeleologia taldekoei eskainitako figura eman diete partaide guztiei, eta horrez gain, aurtengo erakusketarako espeleologia oinarri duten zigilu markatzailea atera dute.