Hala bihar 12:00etan irekiko dute erakusketa, eta hilaren 21a arte, goiz eta arratsaldez bisitatzeko aukera izango da, ondorengo ordutegian: aste barruan, 18:30etik 20:30era, eta jaiegunetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara goizez, eta 18:30etik 20:30era arratsaldez.
1973. urte aldera sortu zuten Leizarpe espeleologia taldea Elgoibarko eta Mendaroko lagun talde batek. Inguruko leizeetan-eta esplorazio xumeak eginak ziren ordura arte, baina aitortua dute urte hartako apirilean Eibarko Club Deportiboaren Kezka aldizkarian irakurri zuten artikuaren bidez deskubritu zutela gure eskualdeko lurpeko munduaren benetako dimentsioa eta potentziala. Itziarko Aixa kobazuloaren barrunbeak ezagutu zituzten orduan eta berehala ekin zioten espeleologiaren praktikari “modu gutxi gorabehera metodiko eta planifi katuan”. Urte hartan esploratu zituzten Mendaroko Aitzbeltz kobazuloa eta Atxuriko harkaitza, Kilimon bailararen azken muturrean hasten den aristan gora igota, eta 1974an pasatu ziren Morkaiko Mendizale Elkartearen parte izatera. Jose Manuel eta Angel Maria Tobajas anaiak eta Santo Diez izan ziren lehen kideak. Lagun berriak batu zitzaizkien gero eta kontaezin esplorazio egin eta argitalpen mamitsuak kaleratu diutzte ordutik.
Iaz, Elgoibarko Dultzaineroak omendu zituzten Altzolatarren Dorretxekoek, eta urte bat lehenago, 2021eko zigilu erakusketan, Koldo Lizarralde eta Julen Zabaleta izan ziren omenduak.