Banatu dituzte azken urteetako parte hartze handiena eduki duen jaiotza lehiaketako sariak

Barren.eus 2022ko abe. 19a, 14:00

35 urtez jardun du Elgoibarko Parrokiako Katekesia taldeak Gabonetako jaiotza lehiaketa antolatzen, -1987an antolatuzuten estreinakoz-, eta aurtengoa azkena izango zela iragarria zuten. Iragarpenak parte hartzeko gogoa piztu du herritarrengan, inoiz baino lagun gehiagok hartu baitute parte.

166 umek 38 jaiotza aurkeztu dituzte lehiaketara aurten, azken urteetako kopuru handiena. Parte hartzaileek atzo eraman zituzten prestatu dituzten jaiotzak Aita Agirre Kulturgunera. Epaimahaikideek denak ikusi eta puntuazioak banatu ostean, irabazleen berri eman dute antolatzaileek. Lehen saria bost lagunez osatutako honako taldeak jaso du: Denis Sesma, Maylen Sesma, Oier Otaño, Irane Trinidad eta Elur Mugertza. Bigarren saria Paula eta Scarlet Avendañok jaso dute, Elene eta Afrika Lasuen ahizpek hirugarrena eta Sune Ortiz, Nahikari Alzibar, Muskan Muskan, Miren Aizpitarte, Izar Estevez eta Sare Rubiok aurkeztutako jaiotzak jaso du laugarren saria. Edonola ere, parte hartzaile guztiek jaso zuten oparitzak domina bana.

Urtero moduan, itxura eta material desberdinez eginiko lanak aurkeztu dituzte lehiaketara eta guztiak ikusgai jarriko dituzte Aita Agirre kulturguneko erakusketa gelan. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete Udalari, Elgojaiotza elkarteari eta Aramburu bitxidendari eman dieten laguntzagatik.

2022 12 18 jaiotza lehiaketa elgoibar 1saria

2022 12 18 jaiotza lehiaketa elgoibar 2saria bikotea

2022 12 18 jaiotza lehiaketa elgoibar 2saria lana

2022 12 18 jaiotza lehiaketa elgoibar 3saria

2022 12 18 jaiotza lehiaketa elgoibar 3saria lana

2022 12 18 jaiotza lehiaketa elgoibar 4saritua