2023ko egutegia Aita Agirre kulturgunean eta herritarren arreta bulegoan eskuratu daiteke

Barren.eus 2022ko aza. 29a, 19:35

Elgoibarko Udalak aurkeztu du 2023ko egutegia, eta Aita Agirre kulturgunean edota herritarren arretarako bulegoan eskuratu daiteke. Gaur arratsaldean egin dute sari banaketa ekitaldia.

36 lagunek hartu dute parte Elgoibarko Udalaren 2023ko egutegia aukeratzeko lehiaketan, eta 180 argazki aurkeztu dituzte guztira. 6.500 egutegi txiki eta 3.500 handi argitaratu dituzte. Hauek izan dira sarituak:

  • Gurutze Ariznabarreta (3 argazki saritu)
  • Jose Ramon Cabrera
  • Manu Sanchez
  • Saioa Rodriguez
  • Haizea Sanchez
  • Vicente Guinea
  • Jabi Leon
  • Larraitz Zialtzeta
  • Alberto Murcia
  • Denis Saiz

Egutegi txikirako argazkiaren sariduna, berriz, María Exposito izan da. Saridun bakoitzak 80 euroko erosketa-bonua jaso du.

Argazkiekin batera, LH5eko ikasleen artean marrazki lehiaketa egin dute, eta hilabeteko bakoitzeko marrazki bat saritu dute. Hauek dira irabazleak:

  • Maia Alustiza
  • Nora Gurrutxaga
  • Nahia Malvar
  • Elaia Ormaechea
  • Aya El Majjaoui
  • Intza Rubio
  • Aya Kasmi
  • Paola Morales
  • Noa Perez
  • Jon Garitano
  • Fabrizio Arguello
  • Arene Balzola

Ikasle bakoitzak 30 euroko erosketa-bonoa, marrazteko materiala eta saritutako marrazki guztiekin prestatutako egutegi berezi bana eskuratu dituzte. Datorren urteko lehiaketaren gaia “Elgoibarko gizarte, kultura eta kirol arloetako elkarte eta taldeek antolatutako ospakizunak eta jarduerak” izango da.

2022 11 29 egutegia 2023 elgoibar udala BARREN

2022 11 29 egutegia 2023 Posterrak marrazkiak

2022 11 29 egutegia2023 argazkilari sarituak BARREN gurutze ariznabarreta

2022 11 29 egutegia2023 argazkilari sarituak BARREN alberto murcia

2022 11 29 egutegia2023 argazkilari sarituak BARREN denissaiz

2022 11 29 egutegia2023 argazkilari sarituak BARREN jabileon

2022 11 29 egutegia2023 argazkilari sarituak BARREN joserra

2022 11 29 egutegia2023 argazkilari sarituak BARREN manu

2022 11 29 egutegia2023 argazkilari sarituak BARREN saioa

2022 11 29 egutegia2023 argazkilari sarituak BARREN txikia maria exposito

2022 11 29 egutegia2023 argazkilari sarituak BARREN vicente