Ricardo Azkargortak irabazi du Mendaroko aire libreko pintura lehiaketa, nagusien mailan

Barren.eus 2022ko ira. 23a, 09:37

Aire libreko pintura lehiaketa jokatu zuten domekan Mendaron. Guztira, 35 lagunek parte hartu zuten eta Mendaro herria izan zuten denek marrazketarako gaia.

Sari nagusia Rikardo Azkargorta bergarrarentzat izan zen, 14 urtez gorakoetan, eta Hiart Larrañaga mendaroarra eta Lea Lazarobaster elgoibartarra saritu zituzten, haur eta nerabeen sailean. Aurkeztutako lanekin erakusketa osatu dute orain.

14 urtez gorako hemeretzi lagun lehiatu ziren domekan aire libreko pintura lehiaketan, eta 14 urtez azpiko hamasei. 14 urtez gorakoetan lau sari banatu zituzten eta honako hauek izan ziren irabazleak:

  • 1. saria (700 euro): Rikardo Azkargorta (Bergara)
  • 2. saria (500 euro): Jorge Lopez (Gasteiz)
  • 3. accessit saria (300 euro): Esteban Oroz (Eibar)
  • 4. accessit saria (300): Jose Reyes (Leioa)
 
14 urtetik beherakoetan, bi maila bereiztu zituzten eta bi lehenengo sari banatu. Hiart Larrañaga eta Lea Lazarobasterren lanak saritu zituzten eta margotzeko materialaren kaxa bana jaso zuten sarituek. 
 
Aitor Etxeberriak eta Aitor Sarasketak egin zituzten epaile-lanak, eta bukaeran bigarren saria jaso zuen Jorge Lopezen margolana zozkatu zuten. Julian Segundok eraman zuen etxera margolana. 
 
Lehiaketara aurkeztu zituzten lanekin erakusketa osatu dute orain eta urriaren 9ra arte bitartean egongo da bisitatzeko aukera, zapatu eta domeketan, Lagun Betikoak ondoko lokalean, ondorengo ordutegian: Goizez, 12:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara. Jabeek azaroaren 30a arteko epea izango dute gero margolanak  jasotzeko. 
 
2022 09 23 margo lehiaketa Mendaron