Aspaldiko kopla, flamenkoa, afrikako musika eta orokorrean tradizio anitzeko musika jorratzen du Amorantek, eta folkaren ildotik abiatuta, esperimentaziorako tartea ere uzten du. Erraietatik ateratzen duena kantu bihurtzen saiatzen da Iban Urizar. Gitarra, ahotsa, beatbox pixkat eta tronpetaren laguntzaz lantzen du bere kantutegia, tarteka beste talde batzuen kanten bertsioak eginez. 23:00etan hasiko da herritarren aurrean Kultur Etxeko sotoan eskainiko duen emanaldia. Sarrerak hiru euroan salduko dituzte.
Amorantek joan den abenduaren 7an, Oreretako Niessen aretoan eskaini zuen kontzertuko abesti bat, Oiloarena, entzun dezakezue honako bideoan: