Elgoibar, Eibar eta Soraluzeko 210 dantzari batuko dira Kalegoen plazan, eta klaseetan egiten dituzten ariketak erakutsiko dituzte. Barran egiten diren ariketak askoz gehiago diren arren, zortzi ariketa egingo dituzte jendaurrean. Dantzaldia hasi aurretik Sue Jin Kang Koreako Balleteko zuzendariak idatzi duen mezu instituzionala irakurriko dute. 12:00etan hasiko da 'Biraka Barra' ekitaldia, eta antolatzaileek herritar guztiak animatu dituzte dantza ikuskizun hau ikustera.
Sue Jin Kang (Seul, 1967) Hego Koreako Ballet Nazionaleko zuzendaria eman diote 2022eko Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua idazteko ardura. Pandemiak dantza eta gure bizitzak mugatu dituela dio, eta, orain, dantza eta dantzariak direla hankaz gora jarri den mundua goxatzeko eta indartzeko moduetako bat, Izurri Beltzaren garaian Giselle balletak egin zuen moduan.
dantzan.eus webgunean irakurri ditzakezue osorik Dantzaren Nazioarteko Eguneko aurtengo, eta aurreko urteetako, mezuak.
Hona hemen Biraka taldeakĀ 2017an Kalegoen plazan egin zuten Dantzara barra-barra ikuskizuneko bideoa: