Gogotik astindu zituzten makilak eta erdi apurtuta bukatu zuten umeak jotzeko erabili zituzten erremintok.
Hileko azken zapatuko feriaren harira egin zuen kalejira Elgoibaro Erraldoi, Buruhandi eta Zezenzikleten konpartsak, ERBUZEk, herriko dultzaineroek lagunduta. Eta kalejira baliatu zuten orain bi urte Udalak erosi zituen, baina oraindik kalera irteteke zeuden lau buruhandi berriak estreinatzeko. Gozatu ederra hartu zuten neska-mutilek eta laster izango dute erraldoien atzetik eta buruhandien aurretik ibiltzeko beste aukera bat, Elgoibarko Erraldoien Topaketa antolatu baitu Udalak maiatzaren 28rako. Bilbo, Txantrea eta Bergarako taldeek hartuko dute parte Elgoibarkoarekin batera.