Iaz kale egin ostean, aurten ohitura zaharrari berriz eusteko moduan izango zirela uste zuten, baina osasun egoerak mugak ipini dizkie baserrietara joateko eta taldekoen zein baserrietako bizilagunen osasunari eman diete lehentasuna. Egoerak hobera eginez gero, datorren urtean berriz ere itzuliko dira baserri atarietara kopla kantuan trikitixaren laguntzaz, izan ere, baserritarrek gogoz hartzen dute egindako jarduna, baita propinarekin estimatu ere.
∞Lotura duten albisteak:
- Etxegiña taldea ez da santa eskean irtengo bigarren urtez, baina Caritasentzako dirua biltzeko bidea zabaldu dute (2022-01-20)
- Santa eskerik ez da izango aurten Elgoibarren eta Mendaron, baina Etxegiñakoek Caritasentzako dirua biltzeko bidea zabaldu dute (2021-01-29)
- Santa Ageda bezperan, kantuan eta eskean (2020-02-05)