Gaia librea izango da baina euskaraz idatzitakoa, jatorrizkoa, aurrez saritu gabea eta argitaratu gabea izan beharko da. Lanak A4 neurrian, orriaren alde batetik idatzita eta ordenagailuz aurkeztu beharko dira, LH3 eta LH4 mailetan salbu, hauen kasuan idazlanak eskuz idatzita bakarrik onartuko dira. Parte-hartzaileek Ikastetxeetako ikasgeletan aurkeztu behar dituzte idazlanak (3 kopia) eta horretarako azken eguna martxoaren 11 izango da.
Elgoibartik kanpoko Ikastetxeetan ikasten ari diren ikasleek, berriz, zuzenean entregatu beharko dituzte lanak HAZen (Santa Ana kalea, 2) goizeko ordutegian, 07:30etik 15:30era.
50 eta 120€ bitarteko 26 bono banatuko dira herriko dendetan erabiltzeko. A eta B taldekoen artean bi sari emango dituzte ikastetxeko eta maila bakoitzeko. D eta E mailetako talde bakoitzeko lau lanik onenek jasoko dute saria. Eta F taldekoen artean 2 sari banatuko dira.
Epaimahaiak saridunak aukeratu ostean, sarien banaketa eguna, lekua eta ordua behar bezala jakinaraziko zaie irabazle guztiei.
Informazio gehiago: euskara@elgoibar.eus / 943 744 366.
Elgoibarko Udalak, Kultura, Euskara, eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailen bitartez antolatu du lehiaketa hau.
Ondorengo taldeetan sailkatuko dira parte-hartzaileak:
- A taldea: LHko 3. eta 4. mailakoak
- B taldea: LHko 5. eta 6. mailakoak
- D taldea: DBHko 1. eta 2. mailakoak
- E taldea: DBHko 3. eta 4. mailakoak
- F taldea: Batxilergoa eta Erdi Mailako Lanbide Heziketa
Iazko lehiaketaren sari banaketa ekitaldia, bideoan:
∞Lotura duten albisteak:
- 212 lan aurkeztu dituzte Elgoibarko Idazlan lehiaketara eta inoizko partaidetzarik handiena izan da aurtengoa (2021-04-21)
- Idazlan lehiaketan saritutako 28 neska-mutilek jaso dute saria, hiru txandatan banatuta (2020-06-17)
- 165 lan aurkeztu dituzte Elgoibarko II. idazlan lehiaketara, eta horietatik 25 lan saritu dituzte (2019-04-10)
- I. Idazlehiaketan oso maila ona egon da epaimahaikoen ustez (2018-05-30)