Aurtengo edizioak hiru maila izango ditu eta bakoitzak ipuin mota bat aurkeztu beharko du.
- LH1, LH2, LH3 eta LH 4 mailetakoek, ipuin bat irakurri eta istorioa marrazki baten bidez irudikatu beharko dute. (Hona hemen irakurri beharko duten ipuina)
- LH 5, LH 6, DBH 1 eta DBH 2koek, irudi bat oinarri hartu eta ipuin bat idatzi euskaraz, gehienez bi orrialdetan. (Hona irudia eta jarraitu beharreko argibideak)
- Azkenik, nagusienek, DBH 3 eta DBH 4koek, komikia egin beharko dute bunbuiloak betez. (Hona osatu beharreko komikia)
Lanak abenduaren 10a baino lehen entregatu behar dira Mendaroko Udalera eramanda; posta arruntez edo kultura@mendaro.eus emailera idatzita. Tablet bana emango dute sari maila bakoitzeko eta parte hartzaile guztiek oroigarria jasoko dute. Informazio osoagoa: mendaro.eus