Elgoibar Ikastolako ikasleak txandan txandan gerturatu dira Maalako parkera, mailaka, txikienetatik hasi eta helduenekin bukatu arte. 10:00etatik 12:30era bitartean Ikastolako ia ikasle guztiak pasa dira Maalatik. Makina bat euskal kanta jo dituzte eszenatoki gainean, baina apenas erabili dute "ohiko" instrumenturik. Edalontziak, makilak, triangeluak eta saskibaloiko baloiak ere erabili dituzte musika sortzeko.
• BetiSua Txaranga eta dultzaineroak
Arratsaldean, berriz, Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako BetiSua txaranga eta dultzaineroak arituko dira Elgoibarko kaleetan 18:00etatik aurrera. Euskaltzaleon Topaguneak antolatutako “Haurren aurrean helduak heldu” ariketaren aurkezpenarekin bat egingo du, maalan.
Bihar, hilak 23, trikitilariek egingo dute kalejira 19:30ean. Musika Eskolatik irtengo dira kalejiran, herriko txokoak alaituz.
Azaroaren 29an eta 30ean kontzertuak emango dituzte musika eskolako talde instrumentalek. Azaroaren 29koa 19:30ean izango da musika eskolan bertan, eta kontzertuaren bukaeran 2. maila bukatu duten ikasleei diploma banatuko diete. Azaroaren 30eko kontzertua ere 19:30ean hasiko da.
ARGAZKI-BILDUMA: Santa Zezilia Eguna 2021
∞Lotura duten albisteak: