Musikaren zaindariaren eguna da gaur, azaroak 22, eta musika hasi da herrietako kaleak janzten. Atzo, adibidez, Ameikutz musika eskolako txistu ikasleak irten ziren Mendaroko kaleetara (ikus hemen kalejiraren bideo-laburpena)
Gaur ez dute klaserik izango musika eskolan, eta eguaztenean irtengo dira berriro ere kalera, Musikalean jaialdiaren baitan. Trikitixa eta panderoko ikasleek Abesbatzetakoekin batera kalejiran zeharkatuko dituzte Mendaroko auzo guztiak, 12:00etatik aurrera.