Eibarko film labur onenaren saria jaso du 'Miscere'k Asier Errasti Film Laburren Jaialdian

Barren.eus 2021ko aza. 15a, 15:48

Eibarko XXII. Film Laburren Jaialdiko sari banaketa egin zuten zapatuan, Coliseo Antzokian. Oscar Bernacerren “Stanbrook” lanak jaso zuen Javier Agirresarobe sari nagusia, baina Juanma Cano eta Jairo Berbelen “Miscere” film laburrak ere jaso zuen saria.

Juanma Cano eibartarrak eta Jairo Berbel elgoibararrak lehiaketara aurkeztutako 'Miscere' laburmetraiak Eibarko film labur onenaren saria jaso du Asier Errasti Film Laburren Jaialdian. (Lehiaketara aurkeztu diren sortzaile eibartarrei eginiko elkarrizketa etakitto.eus-en)

Berbelek 'Miscere' jaialdi gehiagotara aurkezteko asmoa duela azaldu du. 'Miscere' laburmetraiaren aurrerapena hemen eta hemen ikus daiteke.

Jaialdia antolatzen duen Plano Corto elkartekoak pozik daude parte-hartzearekin, edizio honetara 170 lan aurkeztu baitira. Horietatik 52 hautatu zituzten sail ofizialerako, tartean 'Miscere' lana, eta horiek guztiak joan den astean eman zituzten Coliseoan. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, egunero 100 lagun baino gehiago joan dira proiekzioetara, aurreko ekitaldietan baino gehiago.

Lehiaketari dagokionez, Oscar Bernacerren “Stanbrook” izenburuko lanak jaso du Eibarko XXII. Film Laburren Jaialdiko Javier Agirresarobe sari nagusia. Film labur honek 36ko Gerra hasi baino egun batzuk lehenago, 1939ko martxoaren 28an, Alacantetik errepublikazaleak Espainiatik itsasoz nola atera zituzten kontatzen du.

2021 11 13 asier errasti jaialdi saria miscere juanma Cano jairo berbel

2021 11 13 asier errasti jaialdi sariak sarituak eta kitto 2

∞Lotura duten albisteak: