'Erase una vez en Euskadi' emango dute Herriko Antzokian, Elgoibarren grabatzen aritu ziren filma

Barren.eus 2021ko aza. 5a, 16:10

‘Érase una vez en Euskadi’ eta ‘Oltxiak’ filmak izango dira ikusgai asteburu honetan, Elgoibarko Herriko Antzokian. Duela urtebete, 2020ko urrian, Elgoibarren izan ziren filmerako eszenak grabatzen 'Erase una vez en Euskadi' pelikulako lantaldekoak.

Izan ere, inguruko hainbat herritan grabatu zituzten filmerako irudiak, besteak beste, Arrasate, Azkoaga, Bergara, Eibar, Elgeta, Oñati, Soraluze eta Zumarragan. Manu Gomez arrasatearrak zuzendu duen lehenengo film luzea da 'Erase una vez en Euskadi', azkenengo Donostiako Zinenaldian aurkeztu zuten lana.
Santa Klara kalea grabazio gune erraldoi bihurtu zuen orain urtebete 'Erase una vez... Euskadi' filmeko lantaldeak, eta, hala nahi dutenek emaitza nolakoa den ikusteko aukera izango dute orain Herriko Antzokiko zine pantailan.

 

 • Zine karteldegia

Hona Herriko Antzokiko asteburuko zine emanaldien ordutegiak:
Azaroak 6, zapatua:

  • 19:00etan ERASE UNA VEZ EN EUSKADI (+12 URTE) 100´
  • 22:15ean ERASE UNA VEZ EN EUSKADI

Azaroak 7, domeka:

  • 16:30ean OLTXIAK (DENAK) 86´
  • 19:00etan ERASE UNA VEZ EN EUSKADI

Azaroak 8, astelehena:

  • 21:00etan ERASE UNA VEZ EN EUSKADI

 

∞Lotura duten albisteak: