Sugarren mende liburua aurkeztuko dute Elgoibarren Asisko Urmenetak eta Helena Xuriok

Barren.eus 2021ko eka. 17a, 13:00

“Sugarren Mende liburuan mendetako isiltasuna urratu dugu, eta mitologia zahar eta berria baztertu, ikerketa historikoaren bidez”, azaldu dute liburuaren egileek. “Duela 410 urte burutu zen Logroñoko autodafea, zeinean erre egin baitzuten hainbat euskaldun, sorgintzat akusaturik. Hura ez zen, ordea, bakarra izan: mende batean barrena Inkisizioak segada ikaragarriak egin baitzituen Nafarroan, Erronkaribarretik Ameskoaraino, milaka herritar ehizatuz. Bordeleko Tribunalak, aldi berean, sutan ezarri zuen Lapurdi guztia, sekta satanikoaren aitzakian. Zerk eraman zituen jurista eta teologo ilustratu haiek gure arbasoak sorginak zirela aitorraraztera?”

  • EGUNA: ekainak 24, osteguna
  • ORDUA: 19:00
  • TOKIA: Aita Agirre kulturguneko areto nagusia
  • COVID-19a dela-eta, aforoa mugatuta egongo da eta gonbidapena jaso behar da liburuaren aurkezpenera joateko. Gonbidapena Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunean jaso behar da.
  • • Aita Agirre kulturgunea 3, 3 ezkerra.
    • 943 741 626 telefonoan
    elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus
  • ANTOLATZAILEAK: Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala, AEK euskaltegia eta Udal Euskaltegia

2021 06 17 sugarren mende asisko urmeneta helena xurio kartela elgoibar izarra