Elgoibarko Aurresku Txapelketa 20. ediziora iritsi da, eta asteburuan jokatuko dute Elgoibarko kanporaketa, Herriko Antzokian. Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako ikasleak ere, bertan izango dira. Zapatuan A sailekoek (2011-2012-2013 urtetan jaiotakoak) eta B sailekoek (2008-2009-2010) hartuko dute parte. A sailean, estreinakoz arituko da txapelketa batean Unax Ansola, eta B sailean Elaia Etxaniz, Amaia Mendia, Uxue Cabrera, Maialen Pizarro eta Duna Santos arituko dira. Zapatuko saioa 16:30ean hasiko da. Domekan, berriz, D sailekoen (2006-2007 urtetan jaiotakoak) txanda izango da, eta ondorengoek hartuko dute parte: Jon Etxeberria, Nerea Galindo, Malen Galarraga eta Eneko Etxaniz. 11:00etan hasiko da domekako kanporaketa.
∞Lotura duten albisteak:
- Eneko Etxanizen bigarren garaipena Gazteen Gipuzkoako Aurresku Txapelketan, oraingoan Villabonan (2021-03-30)
- Elgoibarko eta Lezoko dantzari gazteen aurreskuak nabarmendu dira Aurresku Txapelketaren lehen jardunaldian (2021-03-15)
- Eneko Etxaniz txapeldun eta Markel Goenaga txapeldunorde Elgoibarko Aurresku Txapelketan (2020-10-27)