Uxue Alberdik 'Dendaostekoak' kronika literarioa argitaratu zuen urte amaieran, Pitxintxu bera duena ardatz. Jenisjoplin eleberriaren gaztelaniazko edizioa ere publikatu du, Consonni argitaletxearen eskutik. Jasone Osorok labetik atera berria du 'Festa' gazteentzako eleberria, eta ez dira argitaratu zaharrak Goazen! telesailaren harira idatzitako liburuak ere. Gaur 43 urte bete ditu Pitxintxu liburu dendak, eta urteurrena eta Liburuaren Eguna ospatzeko liburu guztiek %10eko beherapena izango dute bi egunetan. Beheko argazkian ikus daitekeenez, badira urte batzuek Pitxintxukoek Liburuaren Eguna ospatzen dutela.