Telmo Fernandez elgoibartarrak 'Cada sitio' poesia liburua argitaratuko du

Barren.eus 2021ko api. 21a, 17:20

Bere lehen poesia liburua argitaratuko du aurki Telmo Fernandez idazle elgoibartarrak: 'Cada sitio'.

Ole Librosen Cuadranta argitaletxearen eskutik argitaratuko du Telmo Fernandez gazteak 'Cada sitio' poesia liburua. Nerabezaroan zehar gazte batek maitasunarekin dituen lehen joan-etorriak deskribatzen ditu Fernandezek argitaratuko duten bere lehenengo poesia bilduman, "nostalgiaz beteriko idazkeraz", bere berbetan.

Liburua www.cadasitio.com webgunean eskuratu daiteke edota 683 433 553 telefono zenbakira deituta bestela. Poesia bilduma honek dakarzkigun maitasun kontuen harira, maite dugun norbaiti lore bat eskaintzeko egun aproposetan gaudela dio egileak, eta hala, liburua bi egun seinalatutan erosten dutenek lore bat jasoko dute trukean Kala lora-dendan (San Frantzisko, 24), erosketaren frogagiria aurkeztuta. Liburua erosteko egun seinalatuok Liburuaren Nazioarteko Eguna, apirilaren 23an; eta, Amaren Eguna -maiatzaren 2an, izango dira.
Era berean, liburuaren aurre-salmentan parte hartzen duten guztiak Delirio Clothing markako produktu baten zozketan sartuko dira zuzenean.