Erakusketa horretan, bat egingo dute bi artistaren lanek, Aitor Etxeberriaren eskulturek eta Aitor Sarasketaren pinturek. "Uste dut bi artista hauen bertuteetako bat, beste batzuez gain, metamorfosi-gaitasuna dela, tresnarekin (gaur egun) eta kontzeptualki, ibilbide osoan, eta artearen balioespen eta ikuspegi zabalarekin, artista orori dagokion gizatazun hori alde batera utzi gabe", adierazi du Bingen de Pedrok bi artista hauen elkarlanaz.
Portaleako erakusketa aretoan jarri dute ikusgai, martxoaren 7ra arte. Martitzenetik domekara bitartean egongo da erakusketa bisitatzeko aukera, 18:30etik 20:30era bitartean.
∞ Lotura duten albisteak: