Bertso saioa 19:00etan hasiko da eta barren.eus webgunean streaming bidez ikusteko aukera izango da (HEMEN).
Aurtengo bertso saioa berezia izango da; bertsolaritza, literatura eta musika izango dira osagaiak. Oholtza gainera igoko direnak, berriz, honako hauek izango dira:
- Bertsolariak: Nerea Ibartzabal, Miren Amuriza eta Unai Iturriaga
- Idazlea: Uxue Alberdi
- Musikaria: Aitor Nova
Antolatzailea Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea da, eta Udalaren diru-laguntzarekin antolatzen du.
∞Lotura duten albisteak: