Ohi duten moduan, pailazoek bi saio eskainiko dituzte Elgoibarren, 17:00etan bata eta 19:00etan, bestea.
'Amaren intxaurrak' ikuskizun berrian, Marimototsen ama Loreto hil zenetik hiru urte pasa ostean parke magikoan elkartuko dira pailazoak, eta konturatuko dira Loretoren heriotzean landatu zuten intxaurrondoa hasi dela fruituak ematen. Intxaurrak jan ahala, Loretorekin bizitako abenturak gogoratuko dituzte, eta ikusleekin partekatuko dituzte. Urtarrilaren 2an jarriko dituzte salgai sarrerak Kutxabank bidez eta Herriko Antzokiko lehiatilan, 19:15ean.
• Sarrerak inprimitzeko makina kenduko dute
Udaleko Kultura Sailetik jakinarazi dute urtarriletik aurrera Kutxak kendu egingo duela Elgoibarko bulegoan duen sarrerak inprimitzeko makina. Hori dela-eta, bi aukera egongo dira aurrerantzean: norberak etxean inprimitzea edo sarrerak sakelako telefonoan deskargatzea.
∞Lotura duten albisteak: