Basaur taldeko kideek irrikaz daudela aitortu dute, baina aldi berean, urduri ere bai. "Oholtzara igotzen denak derrigor izan behar du tentsio puntu hori, profesionala bada behinik behin. Eta gu onena ematera goaz, beti bezala", esan du horren harira Sarasketak. Urteetako eskarmentua dute eta hasiberrien ilusioa; osagai primerakoak, primerakoa izan nahi duen kontzerturako. Basaurrek Elgoibarren eskainiko duen estreinako kontzertua 22:00etan hasiko da Txarridunan.
- Irakurri Basaur hirukoari buruzko erreportajea BARREN aldizkarian (964. zenbakia 2015-09-25 PDF)