2021erako egutegiak baditu argazki eta marrazkiak

Barren.eus 2020ko urr. 22a, 09:44

2021eko egutegia osatzeko argazki eta marrazki lehiaketa antolatu zuen Udalak, eta dagoeneko aukeratu dituzte irabazleak. 17 herritarrek hartu dute parte argazkien atalean eta 72 argazki aurkeztu dituzte guztira. Marrazki lehiaketan, aldiz, LH5eko 124 ikaslek hartu dute parte. Abenduaren 2an egingo dute sari banaketa. 

 

Irudi bat bazterkeriatik berdintasunera izan da Euskara Sailak aurtengo lehiaketarako aukeratutako gaia. Elgoibarren bizi edo lan egiten dutenek zuten parte hartzeko aukera, eta bakoitzak 6 argazki aurkeztu zitzakeen gehienez. 17 herritarrek hartu dute parte (6 emakumezko eta 11 gizonezko) eta 72 argazki aurkeztu dituzte guztira.  Udaleko ordezkariez gain, Ongarri argazkilari taldeko ordezkari bat eta Emakumeen Kontseiluko bi ordezkari izan dira epaimahaian. 12 argazki aukeratu dituzte egutegi handirako eta beste argazki bat txikirako. Argazki bakoitzak 80 euroko saria jasoko du. Hauek dira irabazleak: 

  • Regina Isasti Amallobieta
  • José Ramón Cabrera Cid (2 argazki saritu)
  • Alberto Fernández Picón
  • Asier Orbea Ostolaza (3 argazki saritu)
  • Gurutze Ariznabarreta Acha
  • Jabi Leon Casado (2 argazki saritu)
  • Julen Ansola Irureta
  • Oier Ramos Miguel (2 argazki saritu)

Marrazki lehiaketari dagokionez, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako LH5eko ikasleek hartu dute parte. 124 ikaslek guztira. Epaimahaia Udaleko ordezkariek eta Gemma Monreal margolariak osatu dute. Hauek izan dira irabazleak: 

  • Elene Ansola Irazabal  
  • GoiurI Marcos Etxeberria
  • Mauricio Justiniano Jiménez
  • Nahia Olivares Dominguez
  • Nora Arrizabalaga Rodríguez
  • Eneritz Rodríguez Arano
  • Lis Amaia Figueroa Ramírez
  • Maier Amutxastegi Yarza
  • Ilargi Galeano Vela
  • Uxue Gutierrez Celaya-Zugadi
  • Nahia Garate Estévez
  • Eneko Arrizabalaga Loiola

Egutegia aurkezteko eta sariak banatzeko ekitaldia abenduaren 2an izango da, iluntzeko 19:00etan, Aita Agirre kulturguneko Areto Nagusian.